autoritate
1 iz. Aginpidea. Kargu hura erregearen autoritatetik at geratzen hasi zen. Soldaduek autoritate eta aginpide gehiago izango baitute berek baino. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, aginteduna. Ik. agintari. Inkisidoreak eta autoritate zibilak. Obabako autoritate bezala, gainera, Angelek zerikusi handia zeukan herrian egiten ziren obra publiko guztiekin. Lekuko jauntxoek eta autoritate gorenek dirua bereganatu zuten. 3 iz. Gai batean sinesgarritasuna edo itzala ematen zaion pertsona. Antropologia zientifikoan autoritatea zen T. Arantzadi. Orrialdeotan bertan gogoratu dut, Julio Caro Barojaren autoritatea lagun, lapurrek-eta vizcaíno deitzen ziotela astoari Lope de Vegaren garaian.