1 emaitza bahi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau54 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-05-28 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
- [E210]: 'Hitz horren familiari dagokionez, jarraikoak barneratzeko modukoak izan daitezke: #mdash#bahituri: 3000 Hiztegian eta Euskaltermen, hitz hori esangura bikoitzarekin ageri da: "1 rehén. 2 prendimiento, secuestro". Mujikaren Hiztegi zaharrak ere badakar. #mdash#bahitetxe: "Casa de empeños, monte de piedad" euskaraz adierazteko, horixe erabiltzen dute, besteak beste, Elhuyar Hiztegiak, 3000 Hiztegiak, Mujikaren Hiztegi zaharrak, Harluxet Hiztegi entziklopedikoak eta Euskaltermek'.
- [E116]: 'Ez dut inondik ere ikusten hitz horien beharra. Hiztegietan bakarrik ageri dira, baina testu idatzietan ez da arrastorik ere. Segur naiz gaurko idazleek (egunkarietan, aldizkarietan, eleberrietan...) hauen ordainak badituztela, baina ez dakit zein diren, 'rehen' ere ez baitute erabiltzen. Hiztegietan ageri badira esan nahi du hiztegiegile bakoitzak aurrekoari hartu diola, baina euskaran ez dela erabiltzen. Beraz, nik ez nituzke aipatuko oraingoz'.
- Erabakia: Erabakia (2004-05-28): 'bahitetxe: Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea; bahituri Jas. 'bahitua, bahitutakoa''.