bakandu, bakan/bakandu, bakantzen
1 da/du ad. Bakan edo bakanago bihurtu. Jaialdiak bakanduz joan ziren. Antzerki taldeak bakandu egin dira eta emanaldiak ere gutxitu.
2 da/du ad. Ileaz, landareez eta kidekoez mintzatuz, bakan edo bakanago bihurtu. Ik. mehaztu. Ilea bakandu zaio. Arbia bakantzera goaz sorora. 3 da/du ad. Trinkoa zen zerbait mehatz bihurtu. Ik. soildu 2. Lehorteak basoa bakandu du. Gure hizkuntza aberasteko eta hornitzeko, ez bakantzeko eta murrizteko. 4 da/du ad. Bereizi. Errege bat ehizan zebilela, bakandu zen lagunetatik. Jainkoak batu zuena gizonak ez beza bakandu.