baldinbaitere
1 interj. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula. (Indikatiboko aditzekin erabiltzen da, batez ere geroaldiko formekin, maiz, ahal partikularekin batera). Ik. baldinba; ahal2; agian 2; oxala. Baldinbaitere etorriko ahal da! Gure jendeak ezagutzen du (baldinbaitere!) begibakar, eta ez du artean inork monophthalmo esateko zaletasunik agertu. 2 adb. Baldinbere, egiazki. Sukaldeko lana ez zuen txarra; zer-jana lehen baino hobea, baldinbaitere.