1 emaitza basoerdi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | 1998-03-10 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
Ik. baxoerdi.
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E208]: "ez dakusat baxoerdi lagunarteko forma hipokoristiko eredu kanoniko eta bakar gisa kontsakratzeko arrazoirik".
- [E103]: "Zer da baxoerdi?".
- [E116]: "Mogelen adibide bat kenduta, gainerako lekukotasun guztiak 'baxoerdi' dira. EEBSn ere badira adibideak, bietatik, baino 'baxoerdi' gehiago ageri da, zalantza gabe. Badirudi guztiz lexikalizatua dela hau ('baso erdi' esan nahi du, ez besterik), batez ere gipuzkeraz. Ez dakit zertako behar dugun hau, egia esateko. Bazterrak nahasteko ('baxoerdi' onartuz gero 'baso erdi' esan daiteke?). Nik baztertzea proposatuko nuke eta hitz elkartu arrunt bezala idaztea, gero nahi duenak beti eskura baitu hitz honekin nahiz beste guztiekin forma hipokoristikoak nahi duenean erabiltzea. Nik hau proposatzen dut: baxoerdi* e. baso(-)erdi (eta hau baso hitzaren AS gisa sartu)".
- Erabakia: Erabakia (2004-11-26): baso erdi: baso erdi patxaran / basoerdi / baxoerdi".