batean
1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak. 2 postpos. Aldi berean; elkarrekin. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua.
3 postpos. -i eskerrak. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Frantziako ministroaren laguntzarekin batean. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadin. Gure Jaunaren graziarekin batean.
4 postpos. Aipatzen dena gertatu eta berehala. (-ekin atzizkia hartzen duen aditz izen baten eskuinean). Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea.