batera
1 adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batean. Guztiak batera berriketan. Guztiek batera oihu egin zuten. Batera heldu ziren. Ikasle guztiak batera bildu zituzten. Txalupa guztiek dakarten arraina batera saltzen zaie mandazainei. Batzuetan batera eta besteetan aldizka. Ez ditu batera erabiltzen. Baina mihia eta bihotza ez zebilzkion batera. 2 postpos. -ekin batean. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Nirekin batera doa nire itzala. Beste askorekin batera esango lukeenez. Zu iristearekin batera abiatuko naiz.
3 postpos. Aipatzen dena gertatzen den aldi berean. (-z atzizkia daraman aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hau esanaz batera hasi zen dantzan.