1 emaitza batzar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:02 | 1993-11-25 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
AS: batzar(-)etxe, batzar(-)gela.
batzar-etxe, batzar-gela, batzar-leku, batzar-toki
- [E109]: "batzarr / batzarra / batzarre auzian zer?" (1993-02)
- [I102]: ez dago argi hori dela ontzat jo behar den forma. Biltzar hitzaren kasuan badirudi baietz hori dela forma Lapurdiko Biltzar-agatik. Baina batzarre toki askotan erabiltzen da. Elkarketarako, jakina, batzar litzateke forma bakarra. Honekin batera, izen bihurtu diren nominalizazioen kasuak ere erabaki beharko lirateke: bizitze ala bizitza, heriotze ala heriotza e.a. Azken kasu horretan nik neuk /-e/dun forma joko nuke ontzat, literaturtradizio benetan aberatsa iparraldekoa delako" (1995-01-10)
- [E115]: 'Batzar: Ordu da guk ere nahasten ditugulako bereiztea, biltzar (asamblea, congreso) batzar (junta) bilera, bilkura (reuniόn)'.
- [E116]: ez dut uste bereizketa horiek hain garbiak diren: batzar (reunion, asamblea, junta, concilio, reunion, encuentro...) ematen du OEHk, eta hala da. Baztanen herriko batzarretan aztertzen dira herrietako arazoak, eta horiek, zerbait izatekotan, 'asambleak' dira, ez 'juntak'. 'Juntari' hola deitzen zaio, 'junta'. Bestetik, 'baztandarren biltzarra' egiten da urtero, eta hori jai bat besterik ez da. Beraz, bere horretan utziko nuke oraingoz lantaldearen proposamena'
- Erabakia: Erabakia (2004-12-16): 'utzi dagoen moduan lantaldearen erabakia'.