batzuk
1 zenbtz. Bat baino gehiago, baina kopurua mugatu gabe. (Pluraleko forma). Zor batzuk bazituela oroitu zen. Emakume batzuk heldu ziren. Bere adiskide batzuek ekarri zioten oparia. Ontzixka bakar batzuk zihoazen ibaian barrena. Batzuk oinez etorri ziren eta beste batzuk zaldiz. Batzuek ez dute loria eta handitasuna baizik ikusten. Andre zahar batzuei entzuna. Elkarren arteko kidetasunak mugiarazten ditu batzuk eta besteak helburu jakinetarako ahaleginean. Batzuen ala besteen etsai dira berdin.
2 zenbtz. (Dagokion izen sintagmari -en atzizkia erantsiz, zehaztasun falta edo mugagabetasuna areagotuz). Ogerlekoren batzuk biltzen. Eragozpen handiren batzuk izan omen zituen. Gaizkileren batzuek eraso zioten.