1 emaitza bazkan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-12-19 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: BAZKAN. Paciendo, alimentándose. v. BAZKETAN, alan. Nabukodonozor aberetürik, kabaleki bazkan. Egiat 200s. Eta etaik aski urbil bazen xerri sail bat, bazkan zabilana. Echn Mt 8, 30 (Lç alha zenik, HeH alha zena, Dv alhan, SalabBN yaten ari zirenak, Ip alha, Hual alatan, Samper alan). Bazkan iduki dute / Luxia luzaro, / ona jarriya izango / zan onezkero; / bedetzi illabete / fondan egunero. Yanzi 207. Bazkan ari ziran ardi, moxal, beor eta abelgorriak soada batez obeki begietaratzeko. Etxde JJ 11. Abere ta artaldeak bazkan eukitzeko naiko zelaien jabe zen. Ib. 62.
bazkan 10: Aizu 2 (Aziendak larreetan bazkan, baserriak... ohiko izango dira hemendik aurrera bidearen zati askotan), Deia (Plazan ez badaude, erraza da bailarako larre gozoetan betizuak eta zezen txiki autoktonoak bazkan ikusten), Berria 5 (adib.: Ez da arraroa inguru horietan artaldeak eta bestelako abereak larreetan bazkan ikustea), EiTB (Hain zuzen,ia gaueroordu pare bat ematen dute oihaneko hostotza artean bazkan...), DiarioVasco (Aurreko astean lehen aldiz zurituta ikusi zen Larrunarriko tontorra eta inguruko zelaietan bazkan ibiltzen ziren artalde gehienak dagoeneko jaitsi dituzte).
bazkan 17: Karlos Zabala 3 (arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera), Joan Mari Irigoien 2 (Eta, euria goian-behean ari zuela, mendi-landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.), Hasier Etxeberria 2 (Egun hartan, leihotik goizean larrean bazkan ikusitako behiak etzan egin ziren halako batean, horregatik hausnarra batere eten gabe), Joxe Austin Arrieta 2 (zaldia bazkan), Gotzon Garate, Anjel Lertxundi
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa alhan bezala.
Azpisarrera gisa jasotzekoa bazka sarreran