1 emaitza begiak batu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2017-12-19 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: BEGIAK BATU. Cerrar los ojos. "Bart, gau guztian eztot begirik batu" Zam Man 17. Burua puskatxu bat gora eginik, begiak baturik, aoa zabalik. Añ EL2 173. Edo begiak zerura yaso ta erantadu, edo begiak batuta egon. Ib. 84. Ea ibilli diran sekula / Lotsaz begiak baturik. AB AmaE 35. Ikaraz beteta, jarri ziran begixak batu barik egun-sentixan zaiñ. Etxba Ibilt 461.
begiak batu 1: EiTB (Bai, mesedez. Ixa eztot begirik batu gau osoan. Zenbat buelta!).
begiak batu 3: Lopez de Arana (Bi besaulki bigunetan eserita, gizonak elkarri xuxurlaka ari zitzaizkion, begiak batuta), Javi Cillero (Kosta egiten zaio lokartzea, begiak batu ezinik, eta berriz ere katedralaren inguruan dabilkio irudimena hegaldaka), Matias Mugica (Pentsatuko duzue, adiskideak, ez nuela gau osoan begirik batu.).
Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa begiak bildu formarekin batera. Bide batez, begiak itxi azpisarreraren adierak berrikustekoak izan litezke.
Azpisarrera gisa jasotzekoa begi sarreran.