behatu, beha/behatu, behatzen
1 zaio ad. Ipar. eta naf. Adi egon, entzun. Hau da ene Seme maitea, honi beha zakizkiote. Nahi badu sendatu, beha bekio bere adiskideari, goberna bedi haren kontseiluz. Nahiago duk italiar arrotz baten erranari behatu; hainbat gaiztoago guretzat.
2 dio ad. Ipar. eta naf. Begiratu, so egin. (nor osagarririk gabe). Behatu zion lagunari. Jaunak behatzen dizu Aita onaren begiez. Ez beha gau beltzari.
3 du ad. Ipar. eta naf. (nor osagarririk gabe). Leihotik behatu zuen. Aitzinera behatuz.
4 dio/du ad. Behaketa egin. (dio aditza denean nor osagarririk gabea da). Galileok ilargiari behatu zion hainbeste orduz. Horiek horrela, beti da gomendagarria partikulak mikroskopioz behatzea.
5 du ad. Ipar. eta naf. (Osagarritzat esaldi bat duela). Beha, beha nor dugun hor. Anaia Joanes, beha ezazu ez ote didazun belarria josi. Beha zein polit ematen duten herriko etxeek.