beheiti
1 adb. Ipar. eta naf. Behera, beherantz. Ik. beheitiko. Itsasoa samurturik goiti eta beheiti. Harria beheiti erortzen den bezala. Beheiti infernura joaten. Euskarak ez zuen burua jasotzen, behetik beheitiago zihoan. Gure herrietan ere batzuk beren egitekoetan goiti ari dira, beren lanari esker; beste asko beheiti, beren arta eskasez. 2 postpos. Ipar. eta naf. -n behera. (Dagokion izen sintagmak -tik, -i edo -n atzizkiak edo artikulua hartzen duela). Jaitsi zen Ibañetako leporaino eta handik beheiti Orreagara. Eskuineko karrikatik beheiti. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti. Karrikan goiti eta beheiti. Oihamileko hegian beheiti. Oihuka abiatzen dira patarra beheiti.
3 postpos. Ipar. eta naf. -tik behera. (Dagokion izen sintagmak -z edo -tik atzizkiak hartzen dituela). 400 metroak 49 segundoko langatik beheiti egin dituen emakumerik gazteena da. Ikusten dut nire belaunaldia -hogeita hamar urtez beheiti-, eta ez da euskalduna, baina, erranen nuke, gehiengoak ulertzen duela. 16-24 adin multzoaren euskararen erabileraren ehunekoa 25etik beheiti da. Lan horri berari lotu diren jakintsuen izenak ematen dizkigu andanan, Aristotelesez beheiti.
4 postpos. Ipar. eta naf. -z behera. (Dagokion izen sintagmak -z atzizkia hartzen duela). Ik. buruz beheiti. Isurarazten zaie orrazeei eztiaren parte bat ahoz beheiti edukiz.