behera
1 adb. Leku apalago batera. Behera jaitsi. Arinak gora eta pisuak behera joaten dira. Gora eta behera ibili. Beherako bidea. Beherago, hiru neska zoragarri. Kilometro bat beherago. Gero eta beherago. Ni bezalako behe baino beheragoko gorbatadunek. Berrogei bat metro beheragotik igaro zen Piarresen arerioa. Beheraxeago jaitsi zen. Filosofiaren gailur agorrak pixka batez utziko bagenitu, beheraxeagoko lurrak zertxobait lantzeko. Goitik beheraino. Bizkarretik beherainoko soineko zuria. || Izenak gora eta izenak behera hasi garenez gero (Ik. gora eta behera 2). 2 postpos. Mendian behera. Burutik behera bota zion. Hasi zen tontorra behera. Patarrari behera urtxintxaren zalutasunean hartzen du herriko bidea. || Teorian, gaur egun, hogeita hamar urtetik beherako gazte guztiek, edo gehien-gehienek, euskaraz mintzatzeko gai izan beharko lukete. Hogei urtez beherakoak. Araututako epe hori ez da izango 15 egunetik beherakoa. Beti 400 metrotik beherako garaieran.
3 interj. Gaitzespena adierazteko hitza. Behera diktadura!