behere
1 iz. Ipar. Behea, behealdea. (Batez ere kasu atzizkiekin erabiltzen da). Etxearen beherea. Hona beherera. Beheretik gaineraino. Gainetik behereraino. Ez zuela behereko aldean hortzik. Lege bakar hartaz ari naiz, jakina, eta ez hemen behereko hala-holako legeez. Soinekoaren behereko bazterrean.
2 adj. Ipar. Behekoa. Nafarroa Beherea. Amerika beherean aski luzaz egona bainaiz. Zuberoa behereko Berrogainen. Mundu honetan gareno, lur behere honetako gauzek liluratzen gaituzte. Amodioak goiti du jaidura, eta ezin geldi daiteke gauza behereetan.
3 adj. Ipar. Frantziako lurraldeez mintzatuz, Euskal Herritik urruti daudenak. Frantzia behere horretan higatu zituen azken urteak. Frantzia behere horretan, Gard eta Vaucluse departamenduetan bereziki.