behin batean
Lehenaldiko une bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia; euskal ipuinen ohiko hasiera-esapidea. Aitortu behar zaio behin batean argitaratu zuen iritziak baduela oinarri sendorik. Behin batean Loiolan. Behin batean, Pernando Amezketarra bazihoan bide baten barrena (...).