1 emaitza behinik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4B:EEBS:005 | 2002-10-09 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z10: LBeh990 | 2020-05-19 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
behinik (eta beenik) 1, HU Aurp ("Trufa bedite, trufa Jainkoaz. Nor nahi eta zenbat nahi izan diten, ez dire aski izanen. Behinik, horra bat gutiago...") // Cf. bederenik formaren aldaeretako beenik, Goñi ("Beste batean berriz eliz-gizon batek zillarrezko diru bat eskañi zion; ikusirik etzuela artu nai, esan zion artu zezala eskaleen bati limosnatzat emateko beenik; guzia alperrik: obea da berorrek berak ematea, erantzun zion Bernardatxok").
behinik 4: B. Amundarain ("1964-ean, zerbait behinik, bere araudia berritu zuen, Elizaren dotrina ofiziala zapuztearren"), IMuj AzBel ("Hartara bizia, bat behinik, errespetatuko zen"), Zozoak beleari ("Lasai ederrean arituko nauk ni behinik, ez baitut jakingo, gainera, hire lehen gutuna heldu arte, munduaren haranzko muturreko zokorik zokoenera nire hauek iritsi diren ere"), A. Iturbe ("Asko kostata, baina hitzordua egin eta gero, egoerari hala dagokiolako, edo zuretzat munduko gauzarik garrantzitsuena umea dela pentsatuta, umeaz galdezka hasten dira, hain zuzen, beraiekin hitzordua egiteko ahalegina, ordu pare batez, behinik, umeaz ez hitz egiteagatik egin duzunean") // Cf. beenik aldaera, Euzko Deya 1937 ("Katolikoak ikusi orain / gorrien jardun zuzena / eta aztertu pizkat beenik / zuen biotzen barrena").
behinik : DFrec 3 ("Ez huen honenik merezi hiltzera behinik XXX honera etortzerik izango bahuke...", "Hauen egitekoa teoriaz behinik nagusi eta langileen arte elkar hitz egin...", "Atzera gelditu behar izan zuen gutxi bat behinik langileen erreibindikapenak lortzearren") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.
beinik : PMuj DVC (al menos, a lo menos, por lo menos, siquiera, cuando menos, por de pronto) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.
behinik adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, behinik-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bederen; behinik behin].
behinik 55; bederen 2673; behinik behin 951.
behinik 3; bederen 2894; behinik behin 735
EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
Baztertutako forma onartzea proposatu da. Badirudi bizirik dagoela Gipuzkoako zonalde batzuetan, eta hala jasotzea komeni da, behintzat, sikiera adieran.
Ik. bederenik, behinik behin.