belarrietara iritsi
1 da ad.-lok. Norbaitek zerbaiten berri jakin. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. belarrietara heldu. Ez dadila inoiz iritsi Inesen belarrietara Malen bere alaba dela. Iritsi zen berri hori haren belarrietara. Zurrumurruak Azpilikuetaren belarrietara ere iritsi dira. || zaio ad.-lok. Beste kontu bat ere iritsi zait belarrietara. 2 da ad.-lok. Norbaitek zerbait entzun. (-en atzizkiaren eskuinean). Ez baitzen negar hotsik ateratzen, ezta zarata txiki bat ere gure belarrietara iristen. || zaio ad.-lok. Une hartantxe, hots apal bat iritsi zitzaidan belarrietara.