beldurgarri
1 adj. Beldurra eragiten duena. Ik. izugarri; ikaragarri. Begirada gaizto eta beldurgarria. Trumoi hots beldurgarria. Hitz andana luze eta beldurgarria. Atso hauek beldurgarriak izaten dituk. 2 iz. Beldurra sortzen duen gauza. Ez dela inor zorionekoa, bihotzean beldurgarriren bat dagoen bitartean. Zigorrada, agiraka eta beldurgarri guztiak alferrak dira.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Laster, hemen geldituko nauk hankaz gora, handi eta txikien beldurgarri.