bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...)
du ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Hau duk hau marka!, Elizaren kontra hireak eta asto beltzarenak esaten aritu eta gero, haren gonapean babestu behar orain. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.