bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...)
du ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.