bereganatu, beregana/bereganatu, bereganatzen
1 du ad. Beregana ekarri; bere egin, bere bihurtu. (nork osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Ik. beretu. Haren bertute handiak azkenerako guztien bihotzak bereganatu zituen. Guztien mirespena bereganatu zuen. Jendea bortxaz bereganatzen zuela. Beregana zituen lehen kontra zirenak. Bere aitaren madarikazioa bereganatu zuena. Baina, ikusleak bereganatzeko setak itsutu duelako edo, ahaztu egin da zinemaz. Hernio aldetik jaisten diren urak bereganaturik. 2 da ad. Konortea-edo galdu duena bere onera etorri. Korde gabe geratu zen eta ez zen bereganatu egun osoan. Lozorro pisutik zerbait bereganatu zirenean.
3 zaio ad. Beregana joan, hurbildu, batu. Negarrez bereganatu zitzaion.
4 du ad. (nork osagarria pluraleko hirugarren pertsonan). Ik. berenganatu. Ikasiek herri gaiak erabiltzen dituzte usu aski, eta landugabeek haiek sortuak bereganatzen.