1 emaitza bestela esan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bestela esan
lok. Esan berri dena egokiago edo beste modu batera esango dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. bestela esanda. Bestela esan, eredu ez den eredu horrek nola balio lezake euskara gaurkotzeko, hizkuntza moderno bilakatzeko? Horrek esan nahi du hilean 130 gramo jaten dituela pertsona bakoitzak edo, bestela esan, neurri estandarreko 18 biskote.

Aztergaia: bestela esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

BESTELA ESAN Dicho de otra forma. * Beste eredurik ez baldin badakar, ez du, ene ustez, mintzatzeko eskubiderik. Bestela esan, [...] bere kontzientzian eraman behar duen harrak ixil-eraziko du. MIH 223. Euskara batuak, izkribuzko batasunaren bitartez, juduentzat adina jentilentzat egina behar du izan; bestela esan, aitzinazaleentzat adina atzerazaleentzat. Ib. 124. Ez zuen, bestela esan, XVII, mendeko iraultzaren berri gehiegirik jaso. MEIG VI 108.

LB: “Bestela esan, AEB eta aliatuei interesatzen zaie Karzairen gobernua indartzea talibanak suntsitzeko, eta ez Irakeko bezalako gerra bat, Vietnam dakarrena gogora” (Argia), “Bestela esan, izpiritua erdeinatzeak ez gaitu egiten naturalak eta jatorrak, arloteak baizik” (Elkar); EPG: Lourdes Oñederra (“Gogoan izan behar da kontsonante hasperendunen fonemikotasunak (bestela esan, erabilera linguistikoak) neurri handi batean baldintza dezakeela AAUaren ondorioa nabarmentzea”), “Bestela esan, Oles aro hark gure egungo Orentzero hau nortu (pertsonifikatu) izana?” (Patziku Perurena); ETC: “Bestela esan, bereizkuntza-tarte bat sortzen du horrek berdinen taldean, mezuak jasotzeko eta sinboloak interpretatzeko, kontsumo-ohiturak eta modak berenganatzeko garaian, helduekin eta beste talde batzuekin erkatuz gero” (EHU)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarera gisa jasotzekoa da lehendik azpisarrera diren hobeki esan, hobeto esan formen parekoa denez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da bestela eta esan sarreretan.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper