betiere
1 adb. Beti, beti eta beti. Zure etxea betiere izan da euskaldunen etxea. Betiere iraunen duen zeruko dohatsutasuna. Euskal Herria, karra hedatuz, bizi bedi betiere!
2 adb. Baldin eta. Abertzaleen arteko elkarlana bidera dezakeela, betiere indarkeria desagertzen bada. Estatutuaren aldatzearen alde egiteko, betiere parlamentuan erreforma onetsi eta gero.
3 lok. Nolanahi ere. Lehen aldia zen nik bertsolariak entzuten nituela; baina ez ziren nik amesten nituen haietarik; ez, betiere nik nekizkien kantuen egileen heinekoak.