bidea(k) urratu
1 ad.-lok. Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.
2 ad.-lok. Aurrera egitea ahalbidetu. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.