bigundu, bigun/bigundu, biguntzen
1 da/du ad. Bigun edo bigunago bihurtu. Ik. beratu; samurtu; ematu. Anton. gogortu. Harriak ere bigunduko ditu. Guztiok dakigu buztina ez dela biguntzen eta gozatzen surik handienarekin ere. Koipea kendu eta gerria bigundu arte. Udan izerdiak bigun ez gaitzan. Haren bihotz gogorra biguntzeko. Elkarrenganako gorrotoa urteekin bigundu eta azkenez urtuko zelakoan. Zigorra bigundu. Bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun Orixe. Nigana ezin bigundu zaitut inola. 2 du ad. (Eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz). Ez da bolada luzerik, eguraldi gaiztoena ere bigunduko ez duenik!