bikain
1 adj. Guztiz ona, dohain onez txit hornitua. Lur bikainak. Janari, edari bikaina. Bertso bikainak. Kritikorik sonatuenek maiz egin izan dute kolpe huts, obrarik bikainenak txarretsiz eta txepelenak goraipatuz. Gizon, emakume bikaina. Mutil gazte bikaina. Anai giro bikainean. Pentsa ahal daitekeen izakirik bikainena.
2 adb. Bikainki. Bikain jokatu ziren arraunlariak.
3 iz. Zerbaiten zatirik hoberena. Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren. Doktore guztien erpina, santu guztien bikaina, teologo guztien gailurra.
4 iz. hezk. Ikasketetan, ohorezko matrikularen eta oso ongiren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila bikaintasunez gainditu dela adierazten duena. Ikastetxe hartan egon zen hiru ikasturteetan, bikain atera zuen azterketa guztietan.