bilaketa tresna, bilaketa-tresna
iz. inform. Interneten informazioa bilatzeko aukera ematen duen programa; testu digitaletan hitz, esaldi edo testu zatien bilaketak egiteko programa. Ik. bilatzaile 2. Internet informazio-iturri ikaragarria da gaur egun, eta, bilaketa-tresna egokiekin, corpus erraldoi gisa ere erabil daiteke. Bilaketa-tresnen artean honako hauek dira handienetarikoak: Google, Fast-Alltheweb, Webtop, AltaVista eta Excite. Argitalpen horrentzat berariazko bilaketa tresna ere sortu da.