bilbatu, bilba, bilbatzen
1 du ad. Bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroarazi. Ehulearen etxera zoaz bilbatzera. Berak bilbatutako gerriko txukuna gerrian.
2 du ad. Kontakizun bat edo kideko bat ondu; kontakizun bat osatzen duten elementuak bata bestearekin lotu. Ik. josi 2. Bilba itzazu eraz hitzak eta ez zaitez irten haritik. Deabruak bilbatutako olerkiak. 3 du ad. Engainu bat edo azpikeria bat trebeki edo hainbat trikimailu erabiliz prestatu. Zergatik, bada, bilbatu duzu iruzur hori zeure bihotzean?