biluztu, biluz, biluzten
1 da/du ad. Batez ere bizk. eta gip. Biluzi, biluzik utzi edo gelditu. Bakarrik utzi nautenean, biluztu egin naiz eta ohe gainean etzan, besoak buru atzean bilduta. Galdeketetan biluztu egin zuten 16 urteko sahararra, eta sexu gehiegikeriak eta era guztietako irainak jasanarazi zizkioten.
2 da/du ad. Batez ere bizk. eta gip. Biluzi, zerbait edo norbait berea duena edo berari dagokiona gabe utzi edo gelditu, zerbait hornitzen, apaintzen edo osatzen duena gabe utzi edo gelditu. Basoak biluztu eta zuhaitzak makurrarazten dituen haize berberak zure barruan zimeldua eta ustela dagoen hori ere eramango duen esperantzaz. Duzunaz biluztua zarela. Banitate oroz biluztu.
3 da ad. Batez ere bizk. eta gip. Norbaitek jendearen aurrean bere benetako izaera eta nortasuna erakutsi, ezer ezkutatu gabe. Elkarrizketa hauetan biluztu zen, bai, batez ere azkenengoetan.