1 emaitza bitartekaritza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bitartekaritza
iz. Bitartekotasuna. Akordiorik lortzen ez zutela ikusirik, Lan Zuzendaritzaren bitartekaritza eskatu zuten. Jainkoaren aurrean zuzenean jarriz, Elizaren bitartekaritzarik gabe. Nelson Mandelaren bitartekaritzarekin, NBE eta Libia akordio batera iritsi ziren 1998an. || Hegoafrikaren bitartekaritzapean bake-negoziazioak hasi zituzten iragan uztailean.

Aztergaia: bitartekaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-06-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu bitartekari , bitartekaritza formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bitartekari (eta bitartekari[-]lan, iniziazio-bitartekari, kultur bitartekari) 31: UZEI 2 (adib.: "Arabiarrek merkatal iharduera bizkor bati eutsi zioten, Ekialde eta mendebaldearen arteko bitartekari bihurtzeraino"), Garm ("Ezkongilea "casamentero", gaur egun esango genukeen bezala, bitartekaria, "intermediario""), A. Aizpuru ("Bahiketa batean bitartekari lanetan ibilitakoak"), Ondare eskualdaketa 1990 ("Baloreen jaulkipenerako erakundeek, Baloreen Sozietateak eta Ajentziek eta gainerako bitartekari finantzieroek parte hartzen dute"), Artxibategi 1990 ("Inbentarioa, liburu itxuran idatzia, dokumentazioa, eta bere erabiltzailea zen Administrazioaren arteko bitartekaria zen"), Salbamena ("Eliza bera eskaintzen zaigu Espirituaren bitartekari, bihotz-berritze eta adiskidetze prozesu honetan"), Orhipean ("Biltzaileak bitartekari soilak dira eta berri emaileak, aldiz, egitan jakintza atxiki eta zaindu dutenak"), Egunk 1992-1993 3 (adib.: "Corcuerak ukatu egin zuen Gobernua EAJ bitartekari gisa erabiltzen ari denik ETArekin negoziatzeko"), Ekintza/4 ("Senarra arrazoiz haserretu egiten da, eta beraz, bitartekari lana eginez, konpontzeko bidean ipini behar duzu"), PsikolSoz ("Kokapen historiko laburraren ostean, aipatu erlazioan bitartekari diren elementu psikosozialak berrikusten dira"), J. Sarasua ("Hizkuntza kolokial amankomuna oinarritzat hartuz eduki tekniko eta berezien bitartekari izatea"), OspitalEstat 1994 ("Mutuen eta horrelako bitartekarien partaidetzarik gabe"), L. Oihartzabal ("[Hitza] Elkarri gure sentipenen berri emateko bitartekaria da"), M.I. Astiazarain ("Aita eta Semea, hodeizko tronu batean, Ama Birjina bitartekari gisa eta aingeru bat otoitz egiten"), EITB ("ETAk Aljeriatik Estatuko gobernuarekin negoziatzeko HB bitartekari izatea onartu zuen"), Gerra zibila ("Garcilaso, nafarzalekeriaren ideologoa, Franco, Goded, Mola eta Sanjurjoren bitartekari prestua izan zen"), Sexua ("Sexuak jakinduriarako iniziazio-bitartekari gisa balio zuen"), Herr 1999 ("Christophe Soulan, Kultur bitartekariaren arabera saltegi barnean idekia den kafetegiak ekartzen dio berezitasuna gune osoari"), NPAO 1999 3 (adib.: "Nork eskatu dio Nafarroako Gobernuari negoziazio horietan bitartekari lanak egitea?"), MerkatLegea 1999 ("Merkataritza ekoizpenaren eta kontsumoaren [...] arteko lotura askotan gertatzen baita bitartekari baten banaketa-zerbitzuen beharrik izan gabe"), LandaTurismo 1999 ("Erreserba egiten baldin bada Erreserba Zentroaren bitartez, Zentroa bezeroen eta jabeen arteko bitartekaria izanen da"), P. Urzelai 3 (adib.: "Beste bitartekari bat behar da elkarrizketara itzultzeko"), eta izond.-banaketan, P. Iztueta 2 ("Bi gradutako sufragio honekin ordena politikoan gorputz bitartekariak edo organizazio funtzionalak sartuko lirateke", "Indibiduoaren eta Estatuaren artean organo bitartekari bihurtzeko abantaila dute"); bitartekaritza (eta bitartekaritza-lan, finantz bitartekaritza) 12: Oihenart Taldea 2 (adib.: "Geroz premiatsuago gertatzen ari zen merkatarien bitartekaritza kanpoko merkatuari buruz"), J. Tobar-Arbulu 2 ("Potentzia produktibo berriak, hauxe baita hemen aritzen ari garenekoa, une berean antagoniko, autonomo eta bitartekaritza-lanak egiteko gai izan behar du", "Hortarako, bitartekaritza behar da kokagune propioak eraikitzerakoan"), KirolEntrenamendua ("Pilota txandakako jokoa denez, aurkakotasun harremana pilotaren bitartekaritzaz gertatzen da"), KontabPlanOrokorra ("Ohizko iharduera gisa finantz bitartekaritza duten enpresak"), Egunk 1996 ("Orain bi urte bitartekaritza bidez auzia konsensuaren bidean jarri zen"), Heriotza 2 (adib.: "Hildakoen oinazeak arintzeko bizien bitartekaritzak garrantzia zuen"), P. Urzelai 2 (adib.: "Dagoeneko esan daiteke Uriarte gotzainaren bitartekaritza [...] bideragarritasunik gabe gelditu dela"), ELTxostena 1998 ("Argitu behar da alor honen baitan sartuta dauden espedienteen bideratzeari ekin zaiola bitartekaritza hutsaren ikuspegitik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bitartekari : AB38 8 (intermediario), HiztEn (artekaria, bitartekoa), LurE (ik. bitarteko), Euskalterm 17 (mediador, intermediario, intercurrente); bitartekaritza : HiztEn (bitartekariaren iharduera), Euskalterm 13 (mediación, intercesión) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bitartekari : HiruMila (intermediario), Lur EF/FE (médiateur, intercesseur) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal 'intermediario, mediador/intermédiaire, médiateur' beste hiztegietan: arartekari :Casve FE (eta arartekarisa), PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; ararteko : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE (eta arartekosa), HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; artekari : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; arteko : Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV; arteskü : Casve FE; bitartekari : HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB; bitarteko : ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FB, Casve FE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; gizerraile : Casve FE; tarteko : Lur EG/CE eta EF/FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

cf. bitartekotza.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bi horien inguruan, honako ohar hauek egin dira: "bitartekari | F: Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua); bitartekaritza | F: cf. bitartekotza". Proposamena: osaera ilunekoak izan arren, erabiliak eta beharrezkoak direnez gero, zerrendan agertu beharko lirateke. Hainbat eremutan, premiazkoak dira bi horiek, besteak beste, ekonomia eta enpresaren munduan, merkataritzan eta zuzenbide zibilean. Hiztegiek badakartzate (ikus, bestela, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Euskalterm datu-basea eta 3000 Hiztegia). Gainera, gaztelaniaz hitz asko daude, "bitarteko/bitartekotasun/bitartekotza" horiekin euskaraz eman ezin direnak (euskara, halakoetan, urri eta motz geratuko litzateke "bitartekari/bitartekaritza" bereganatu ezean). Horien adibide gisa aipa daitezke, konparazio baterako, "mediador/mediación", "arbitro/arbitraje", "intermediario/intermediación", "corrredor/corretaje", "(amigable) componedor/composición"... Are gehiago, askotan "arbitraje" eta "mediación" batera agertzen dira, eta bi hitz behar dira horiek bereizteko. Bestalde, bada "Servicio de Mediación, Arbitraje y Conciliación" deituriko bat, eta horren euskarazko izen ofiziala "Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzua" da".

 - [E116]: "Nik ere onartuko nuke duda gabe. Adibide asko daude egungo euskal idazleen artean eta egunkarietan: Perurena, Mendiguren, I. Borda, Mendiguren, Lekuona, Zabala, Irigoien, Amuritza, Txillardegi... Nik onartuko nituzke biak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper