bizibide
1 iz. Ogibidea, bizitzeko egiten den lana. Ik. lanbide. Bere semeari bizibideren bat erakusten ez dion aitak lapur izaten erakusten dio. Bizargintza da haren bizibidea. Ondo jaioa, leunkiro hazia, goiz hasi zen bizibide eroso baten bila. 2 iz. Bizi ahal izateko bidea. Ik. bizimodu 2. Gurasoen heriotzak bizibiderik gabe utzi dituen haurrak. Bizibidea edo jana lortzeko era. 3 iz. Bizimodua; biziera, gizartearekiko egoera. Zorioneko amerikar bizibidea. Elizgizonen bizibidera Jaunak deitzen badizu. Bizibidea hartzeko, dela apaizgoa, dela ezkontza.