bizileku
1 iz. Norbait bizi den lekua edo etxea. Ik. bizitoki; egoitza. Kanaan-en bizilekua hartu zuten. Hiri hura bizilekutzat hartu zuen. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion. Lurra beren bizileku bakartzat dutenak. Gesen-en beren bizilekuak egin eta bizi izan ziren. Mundu urduri eta aldakor horretan aurkitu behar dugu bizilekua, biziko bagara. Hilobiak bizilekuen aldamenean eraikitzen zituzten. Jana, edana, bizilekua, soldata. 2 iz. Gauza abstraktuez mintzatuz, gordelekua. Bergarako irakastegia jaso zuten, jakite berriaren bizileku izan zedin.