bortxatu, bortxa/bortxatu, bortxatzen
1 du ad. Indarrez behartu eta amore emanarazi. Senarrak bere emaztea gauza lohiak egitera bortxatuko balu. Egiptora joatera bortxatuak izan ziren. Nork bere burua bortxatu eta garaitu behar du. Inork bortxatu gabe egina. Ez nintzela neure gogoz sartu saltsa horretan, besteren eskez eta bestek bortxaturik baizik.
2 du ad. Ateez, sarrailez eta kidekoez mintzatuz, indarrez ireki. Jauna, joko dut zure atea, eta, zuk manatu bezala, bortxatuko dut, ez bada irekitzen.
3 du ad. Norbaitek beste norbaiti edozein eratako sexu-sarketa egin, mehatxua edo indarkeria erabiliz edo biktimaren onarpenik edo ezaguerarik gabe. Gizonak hilez eta emakumeak bortxatuz. Bortxatu ondoren, hil egin zuten. Hamalau urteko neskatxa bortxatu zuelako.