datu
1 iz. Zerbaiten ezaguera iristeko aldez aurretik jakin behar dena; ezaguna edo onartua dena, eta arrazoiketa baten oinarritzat hartzen dena. Datu horietan oinarritzen naiz, euskarak bazuela herritarren babesa esateko. Zer gertatzen den jakiteko, datu zehatzagoak behar genituzke. Eskualde askotan ez da behar bezalako datu bilketarik egin. Jardunaldiak egiten ari dira gai horri buruz, eta datuak eman dituzte: egun, % 3,5ekoa da bihotzekoek eragindako heriotzen tasa.
2 iz. mat. Eragiketa bateko magnitude ezaguna, ezezaguna aurkitzeko balio duena. 12.1. ariketaren ebazpena: Datuak: n1 = 20; n2 = 20; a = 0,01.
3 iz. inform. Baliabide automatikoen bidez landu daitekeen informazioa. Ikusi dugunez, datuak transmititzeko ezinbestekoak dira sareak. Zerbitzari baten eta erabiltzaile baten arteko Internet bidezko datu-transmisioa erabat segurua izan dadin. XML datuak trukatzeko plataforma. 0 byte datu dituen fitxategi bat.