1 emaitza demas bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 1998-09-08 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Ik. OEH argitaratuan demas : Etxba Eib "Aboziñau demasa aiz i beintzat"; Elexp Berg "Mozkor demasa harrapau giñuan atzo. Tomatiak aurten eztare demas-demasak (onak). Jesus, zelebria da demasa"; EusJok "Egun orretan beroa ere egiña zuan demasa"; demas-demasa : Elexp Berg "Zuk ekarri ziñuzen perretxikuak etzeren demas-demasak. Gaur Felix ikusi dot; gixajua eztago demas-demasa"; demaseko : Elexp Berg "Enorme, grande. Demaseko zartaria hartu zeban arbolatik jausitta. Demasekuak esan zotsan huskerixa bategaittik (...) demasa izenaren atzetik, demaseko aurretik".
demas 1 (X. Kintana: "28 urtetako emakume gazte honek, Hospitalean ginekologi sailean lan egiten zuenak, edari alkoholdun bat neurri demasetan hartu ondoren, botila hautsiaren kristal batez baliaturik, bere lepoan ebakidura sakon batzuk egin zituen jugular zainak moztuz").
demas : AB50 1, HiztEn (eta demas-demasa), Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.
demas : EuskHizt (eta demaseko), HiruMila, ElhHizt (demas-demas), Lur EG/CE eta EF/FE. // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.
HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -
izond.
batez ere Bizk.
Beh.
handia, izugarria.
mozkor demasa harrapatu genian atzo.
- [E109]: falta da, bere Herr. markarekin.TXP: "Demasa gaztelania"
- [E124]: "demas. Durangaldean beti demasa entzun dut eta erabili. OEHn dauden aipamenak ere gure aldemenetako eskualdeetakoak dira : Debarroa (Eibar eta Bergara) eta Artibai ibarra (Ondarroa). Demasa jaukak (mozkor handia duela); bero demasa atzo hondartzan ( gehiegizkoa, izugarria)"
- [E116]: "a) beti forma mugatuan erabiltzen dela esan nahi al du JLLk, edo ez duela beste determinatzailerik onartzen? Hori adierazi nahi bada (ezagutzen ez duenak oker erabil dezakeela pentsatzen bada, adibidez), adieraz liteke, baina forma aldatu gabe (demasa forma gauzatuaren -a hori mugatzailea da, demaseko izenlagunak salatzen duenez); b) TXPk hala uste badu ere, ez da gaztelania, nahiz gaztelanian izan bere jatorria: gaztelaniaz ez baita erabiltzen. Proposamena: bere horretan utzi lantaldearena, baldin erabileraz argibideren bat eskaintzea erabakitzen ez bada".
- [E123]: "egia da ia beti forma mugatuan erabiltzen dela, baina OEHk Elexpururen argibidea jasotzen du: "berez hitza demas bada ere, artikuluarekin (demasa) erabiltzen da ia beti". PSk dioen bezala demaseko izenlagunak argi adierazten du -a artikulua dela, baita demas-demasa forma indartuak ere".
- Erabakia: EArau (1996-06-28): ez da onartu.Erabakia (2005-12-16): "demas izond. batez ere Bizk. Beh. 'handia, izugarria': mozkor demasa harrapatu genian atzo".