1 emaitza desatsegin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

desatsegin
adj. Atsegina ez dena. Ik. ezatsegin. Gauza atseginak baino desatseginak izaten dira gehiago. Ikuskizun desatsegin hartatik begiak kenduz. Marmarti, mari-maistra, desatsegin hutsa da, gezurti amorratua.

Aztergaia: desatsegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desatsegin 14: UZEI ("ke-kortina bezala erabiltzen direlarik arazo konplexuei eta gardentasun formalez tratatu ezin diren edota inplikazio ideologiko edo politiko desatseginak dituztenei aurre ez emateko"), I. Mendiguren ("Laster, gizon guzti horiek zuen bila harana miatuko dutela pentsatzen duzu desatseginez"), J.M. Irigoien 2 ("Ezta arratoi usain desatseginik balu ere!", "Georgek desatsegin zuen amona, ezinbestean"), Goli ("Tragoskadaka edan behar izan duk bizitza osoko koparik desatsegina"), I. Aldasoro ("Baina bereziki desatseginak zitzaizkion gerrien dotorezia behartua eta mehaka irtenak, zeinen gainera erortzen baitziren txaketa ongi egituratuak txukuntasun emetu batekin"), BAtx Zeru ("Gartzelako pertsona desatseginak ez ziren inoiz bistatik kentzen"), J. Arretxe 4 (adib.: "Nirekin oso serio eta desatsegina izan zen, eta ez zidan ia berba egin, nahiz eta nik itaunak egin eta jatorra izaten ahalegindu", "Horregatik, bere lan desatsegina Brasil osoan zehar emandako parteak egiaztatzen eta iruzurrak deskubritzen ibiltzea zen"), L. Oihartzabal ("Horrelatsuko sentipen kritikoak alde batera utziz gogora datorkion guztia adierazi behar du, baita desegokia iruditzen bazaio ere, edo kontura ez datorrena eta zentzurik gabea dela, eta datorkion ideiaz pentsatzea desatsegin gertatzen zaiola suma dezanean bereziki"), Musikaste ("Horrela esaten diet, ustegabeko gertaerak direlako, desatseginak eta gure ihardueratik kanpokoak zirelako"), J. Urrujulegi ("Zazpietan goizeroko karrakaren hots kalakari eta desatseginak esnatu ninduen, baina oraingoan jaikitzeko"); desatsegintasun 1, J.M. Zalakain ("Bakoitzak daki zenbaterainoko desatsegintasuna sentitzen duen enpresarekiko, bortxaturik ikusten duelako bere burua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desatsegin : DFrec 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desatsegin : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

forma berria da, kalko bidez eratua; baina onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, besteak beste, erosoa delako itzulpenetan (eta definizioetan).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "desatsegin Forma berria eta kalko bidez eratua izango da, baina Ereduzko prosa gaur corpusean 31 liburutan ageri da. Beraz, uste dut sartzekoa dela"

 - [E103]: "ez"

 - [E116]: "oso hedatua dago (45 liburutan ikus liteke orain egungo corpusetan; egia da Hegoaldekoak direla idazle guztiak, eta horregatik egingo zaio arrotz PXri #mdash# eta atsegin izenondoa ia Hegoaldean bakarrik erabiltzen delako); MAk bezala, nik ere onartu egingo nuke".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "utzi bere horretan lantaldearena (hau da: izond. kategoriakoa bakarrik onartu da; iz. kategoriakoa aipatu gabe, alegia, eta atsekabe edo ez + atsegin osaerako posibleekin izan lezakeen erlazio isilduz, horiek luzaz aipatu badira ere)".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper