1 emaitza desbideraketa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

desbideraketa
iz. Desbideratzea. Belodromo baten eraikuntzan izan den 50 milioi euroren ustezko desbideraketa ikertzen ari dira.

Aztergaia: desbideraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

desbideraketa 10: N. Balluerka ("Desbideraketak aberrazio gisa kontsideraturik egongo lirateke ezen, onetsiak izan arren, ustegabekoak edo eustazpi idiosinkrasikodunak zirela"), A. Aldezabal ("Zonalde honetara Oñatitik Arantzazura doan errepide berberetik iris daiteke, Araotz herrira daraman desbideraketa hartuz"), J.M. Barandiaran ("Sinkrotroi-erradiazioa magnetoen bidez elektroi edo positroi oso arinen desbideraketak sorturikoa da"), Kalkulua 2 ("Balezta batean karga baten oszilazioak aztertuz, oreka-posizioarekiko y desbideraketaren formula denboraren funtzio bezala lortzen dugu", "Honekin desbideraketa gehitzen duten t-ren balioak zeintzuk diren etab. ikus dezakegu"), BAO 1992 ("Gernikatik Lekeitiorako 6.212. eskualde errepidea, Santimamiñeko Kobetaraino, Baselizaraino, doan desbideraketa, San Migel Gailurreko maldak, artadiaren aldera, aurreko errepideko, 6.212, bidegurutzearekin lotzen den Berrenerrotako larreekin gurutzatzean zehazten duen marrari jarraituz, harek Laidako hondartzara doalarik, eta beroni jarraituz, hondartzaraino bertoraino"), J.K. Igerabide ("Desbideraketa horrek sortzen duen zuloa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta ezuste eta zorabio handiagoa sortzen da haurrarengan, orduan eta zorrozkiago akuilatzen da irudimena"), P. Aristi ("Frantziskaren helburuetan azarearen esku dirudien desbideraketa honen ondoren, ezer gutxi dakigu beraz ia berrogeita lau urtez"), J.A. Urbeltz ("kantineren 'desbideraketa' bat majoretteak izan daitezke"), A. Irigoien ("Arte burgesaren adierazpen gainbeherakoa iruditzen zait, jendeak artistarengandik hartzea espero duen artearen desbideraketa... idatzi zion 1952an Antonio Rodriguez adiskideari"); desbiderapen 4: UZEI ("Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen #mdash#perturbazio#mdash# txiki bat gainezartzen dion metodoa"), M. Navarro ("Merkataritzaren sorrera orduan ere gertatuko litzateke, eta ez luke, ostera, merkataritzaren desbiderapenik sorteraziko"), Goli ("Hazkurea eta mina nabaritzen hasi aurretik ere nolabaiteko desbiderapena somatzen hasia hintzen, gorotz-zeppelinak zuzen eta artez erori beharrean, beste zulo berriren bila ahalegintzen ari balira bezala"), Rol sexualak ("Oro har, desbiderapena gizarteak orokorrean zilegiztatzen ez dituen ereduetara jotzen duten pertsonak dira, talde marginal batek eratu ohi dituen ereduetara zuzenduta daudenak"); desbideratze 7: J. Apalategi ("Beren desbideratze politikoa berehala kastigatuko litzateke auzoko "arrazoizkoren" batek inbasioz menperatuaz"), DBLexik ("LEF batzordeak erator-atzizkien inguruko zalantza eta desbideratzeak aztertzen ditu"), J. Otaegi ("Beraz, zeharka, zeru zola, adjetiboaren desbideratzea gauzatuz bi izariak jasotzen dituela, anbiguotasuna jasoz"), J. Etxeberria 3 ("Hemendik bi urte barru beste bat egitea espero da, non urte hauetako desbideratze txikiak zuzenduta azalduko diren", "Kasu honetan, adibideko datuekin: batezbestekoa 72 eta desbideratze tipikoa 9", "Noski!, talde bien desbideratze tipikoak oso antzekoak dira"), Estratega Game ("Baina orain badauzkazu datu erreal eta zehatzak, eta hauek aztertzea eta aurreikusi zenituenekin konparatzea komeni zaizu desbideratzearen zergatiak aurkitu ahal izateko"); desbiderazio 1, K. Busturia ("hauxe da urre-meagintza duten herrialdeetan gertatzen dena, ildo honetan, munduarentzat, oro har, gehienezko desbiderazioa ia hutsaren hurrengoa izan arren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

desbideraketa : HiztEn, LurE; desbiderapen : Euskalterm 33; desbideratze : DFrec 1 ("honela desbideratze burokratiko hierarkhizagarri edo erdirakoi guztiak kontrolatzeko"); desbideratze : LurE, Euskalterm 9; desbiderazio : AB50 2 // Ez dugu aukitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

desbideraketa : HiruMila, EskolaHE; desbideratze : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

desbiderapen eta desbideratze aski direlakoan, nahiz ez diren erabilienak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "desbideraketa: hitz hau saihesteko arrazoirik ez dago, proposatzen diren -pen eta -tze horiek baino erabiliagoa da eta. Horiek bultzatu nahi izateak ez du esan nahi, jadanik bidea egina daukatenak saihestu behar ditugunik".

 - [E116]: "bat nator XKrekin, eta zerrendan onartu egingo nuke desbideraketa; beste hainbatetan egin dugun bezala, hobe dugu kasu hau ere idazleen esku uztea, forma bat ongi gailendu arte besteak gaitzetsi gabe".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "onartu eta sartu -keta osaerakoa ere (soil-soila eman, oharra ezabatuz)".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper