dohakabe
1 adj. Zorigaiztokoa, zorigaitzak joa. Anton. dohatsu. Gizon dohakabe eta errukarria! Arima dohakabe, guztia atsekabeetan hondatu hura! Gaiztagin dohakabea. Hiltzera doan dohakabea. Errukitu zela dohakabe hartaz. Sodoma eta Gomorra hiri dohakabeak. Zorakeria dohakabea! Zeruan edo beheko su leizean, betiko dohatsu edo betiko dohakabe. Besterik merezi zuen dohakabeak! 2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulua hartzen duela). Oi, nire dohakabea! Ala ene dohakabea! Oi, zure dohakabea, orain aditu nahi ez baduzu Jaunaren deia; zure dohakabea, biraoak botatzeko ohitura gaiztoa duzuna!