doinu
1 iz. Kantatua izateko gai den musika-noten segida. Ik. aire 4; melodia. Hurrenak entzungo du aparteko soinua, hala nola hurbilean kantatzen den doinua. Doinua, Xenpelarren "Berrio-Otxoa"rena bezala. "Esne-saltzailea"ren doinuan. Zuk ere hiru bertso, nahi duzun doinua hartuta, udaberriari kantatu behar dizkiozu. Ahairearekin edo doinuarekin bat egin behar dute hitzek. Doinu zaharrak saihesturik, berrien bila abiatu direnak. Zuberotar koblakarien doinuak. || Jauretxean sartu ziren eliz abesti eztitsuen doinupean. 2 iz. Ahotsaren tonu aldaketen segida, hizkera bakoitzaren ezaugarri gertatzen dena. Euskalkien azentu eta doinuari buruzko azterketak. Hitz bakoitzak badu bere doinua.