drainatu, draina/drainatu, drainatzen
1 du ad. Lur eremu batean, lurpeko ubide sare baten bidez ur soberakina kendu. Hamabi erregu ogi ematen dituen landak hamazazpi emanen ditu, drainatua izanez gero. || (nor osagarria ur soberakina bera dela). Ura metatzeko eta, aldi berean, gehiegizko ura drainatzen uzteko.
2 da ad. Lur eremuez eta kidekoez mintzatuz, ur soberakina ateratzeko irteera ona izan. Ondo drainatzen diren zoruak behar dira.
3 du ad. med. Zauri, hantura edo barrunbe batean pilatutako likidoa aterarazi. Likidoak drainatzeko kateterrak. Drainatu nahi dugun birikaren lobuluaren edo zatiaren arabera, pazientea jarrera desberdinetan jarri behar dugu.