1 emaitza egikaritu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

egikaritu, egikari/egikaritu, egikaritzen
1 du ad. zuz. (Aginduak, epaiak eta kidekoak) gauzatu, bete. Ik. exekutatu 2. Eskuordetutako ahalmen hori egikaritzeko epea urtebetekoa da gehienez.
2 du ad. zuz. (Eskubideak eta kidekoak) baliatu, erabili. Oinarrizko eskubideak egikaritzeko.
3 du ad. inform. (Programa bat edo agindu bat) betearazi. Ik. exekutatu 4. Kutsatutako aplikazioa egikaritzen denean, birusak txertatutako iturburu kodea ere egikaritzen da.

Aztergaia: egikaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-11-03 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

egikari(tu), egikaritzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Zuzenbidearen esparruan gaur egun batzuetan gehiegi erabiltzen da egikaritu aditza, gaztelaniazko "ejercer/ejercitar" guztiak "egikaritu" aditzarekin euskaratzeko joera zabaldu baita. Arean ere, "egikaritu" eta "egikaritza" nahitaezkoak dira eskubideak/askatasunak/akzioak/betebeharrak/ahalak/ahalmenak tartean direnean; hori dela eta, Zuz. markarekin zerrendaratzekoak dira. Eginkizunak/funtzioak/zerbitzuak, ordea, "bete" egiten dira; jarduerak, "burutu, gauzatu"; enplegu/kargu/merkataritza/industrian "aritu" egiten da; agintaritza "baliatu, erabili"... Zenbaitetan "egikaritu" aditza erabiltzen da halakoetarako, eta erabilera hori saihestekoa da. Proposamena izango litzateke, beraz, sartzea Zuz. markarekin eta adibide bana emanda: eskubideak egikaritu egiten dira / eskubideen egikaritza legezkoa da".

 - [E116]: "begiratu ditut OEHko adibideak (ez dira asko, dozena-erdia edo), eta ez dakit zein ondorio atera daitekeen hortik, egikaritu eta egikaritza hitzen adierari buruz (agindua edo mandamentuak egikaritzen dira hor, eta teoria ere bai; eta horiek 'bete' egiten dira, edo 'gauzatu'). Nik ez dut ikusten hortik aurrera egiteko modurik, baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2006-12-22): "utzi lantaldearen proposamena zegoen bezala (onartu egikaritu eta ez sartu "egikaritza")".

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper