ele2
1 iz. Hitza (hizkuntza mintzatuko elementu gisa); hizketa, berriketa. Ik. solas. Ele gaiztoak, nahasiak, goxoak. Denentzat bazuen ele on edo behako ezti bat. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu. Utz ditzagun ele alferrak. Mehatxua eta ele tzarra dariola. Oro ele dorpe, oro mehatxu. Hotz eta motz, arras ele gutxirekin. Elerik esan gabe egon. Eleak ele, bego honetan egungo solasa. 2 iz. Ipuina, alegia, esamesa. Hain erne eleetara, hain logale beila santuetara. Mihi-luzeen eleak. Etxeko eleak, etxean.
3 iz. Hizkuntza, mintzaira. (Batez ere bi eta hiru-rekin eta lekuzko atzizkiekin). Ik. elebidun; elebakar. Gure ele maitagarria. Euskaraz eta frantsesez, ele bitan eman du Bordak bere azken kontakizuna. Hiru eleko eredua probatzen ari dira eskola batzuetan.