1 emaitza elkar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau63 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-08-27 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
elkar, elgar, alkar [elkar hobestekoa da]
AS gisa gehituz: elkar aditu , elkar-aditze, elkar hartu , elkar-hartze, elkar-jotze .
- [K201]: "elkar-aditze, elkar-hartze, elkar-jotze: Ez dut marra beharrik ikusten" (2005-07-19)
- [E210]: "Gehitzeko: elkar jo. Aditza falta da".
- [E116]: "arrazoi du AUk, bitxia baita elkar-jotze eratorria-edo ematea, eta elkar jo oinarria eman gabe uztea. Baina ez dakit zein den irtenbidea: elkar jo hiztegian jasotzea izan liteke bat; baina, arrazoi berberagatik, horrelako pila jaso liteke (elkar gorrotatu / iraindu / lotu / maitatu, ohoratu... eta nahi adina), eta horiek "eraikuntza libreak" direla esan ohi dugu, libreki eratzen baitira, gramatikazko baliabideari tiraka. Egokiagoa edo zuhurragoa izan liteke elkar-jotze bera hiztegitik kentzea, zeharka bezala iritsi baita hiztegira (baztertu duen elkar-joka formaren ordain gisa aipatu du lantaldeak, oharra eginez: "izen gisa egokiagoa da elkar-jotze", elkar-joka baino egokiagoa dela, alegia). Proposamena: kendu elkar-jotze azpisarrera (eta ez aipa oraingoz elkar jo)".
- Erabakia: Erabakia (2007-04-19/20): "OK".