1 emaitza endekapen bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z7:HBL | 2014-07-22 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2014-04-03): endekapen 141: Elhuyar 7 (adib.: Talde hori erretinaren endekapenezko gaixotasunei aurre egin nahian ari da), Consumer 99 (adib.: Adituek, egurra sei-zazpi urtez behin lixatzea aholkatzen dute, era horretan endakapena ez baita larria izango eta milimetro gutxiko lixaketa arin batekin aski izango du), Berria 8 (adib.: gizartearen gehiengoa guztiz kontzientea da bizi ditugun endekapen sasoien zergatiez), EiTB 25 (adib.: horrek endekapenezko gaixotasun erreumatiko kronikoa duela), Argia 2 (adib.: osasun eta hezkuntza sistemaren endekapena ekarri zuen, gerora gehiago okertuko zirenak).
EPG: endekapen : Berria 26 (adib.: Gaitz horiek, bereziki makuluaren endekapena, oso zabalduta daude garapen bidean diren herrialdeetan), Xabier Olarra 3 (adib.: Ez zen sekula argitu ea gaixotasun akutuak eragin zion erretinetako lesio hori, ala erretinen endekapena sortzetikoa zen), Joxe Azurmendi 3 (adib.: arraza latindarren endekapen eta gainbeheraz), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: Barbaro bihurturiko herri primitiboen artean ohitura primitiboaren endekapenaren emaitzetako bat zera da), Jon Alonso (Begiratzea, ikustea eta erreparatzea ikusmena erabiltzeko modu diferenteak dira, bakoitza bere intentsitatearekin, baita bere endekapenekin ere), Josu Zabaleta (Prostituzioak gaixotasunera zaramatza, endekapenera; ezkontzak, berriz, arrunkeriara, erdipurdikokeriara), Xabier Arregi (erakutsi behar dugu non sor daitezkeen ezberdintasun indibidual horiek, ondoren eurak izendatu eta aztertu ahal izateko eta arrazionalizatze mailaren, kode kontzeptualen eta teoria moten arabera eurei atxikitzeko gaixotasunaren estatusa, alienazioarena, anomaliarena, dementziarena, neurosi edo psikosiarena, endekapenarena eta abar).
BerriaEL2013: -.
es degeneración / fr dégénérescence, dégénération: Elhuyar: endekapen, gainbehera, gainbeheratze; endekapen, degenerazio (Med) / Nolaerran: endekatze (zab.), degenerazio / Zehazki: endekatze, endekapen, degenerazio / Labayru: - / Adorez5000: endekatze, endekapen, degenerazio; (Cienc.) degenerazio; (Med.) esteatosis; (Med.) amiloidosi.
Adierazle egokia da, eta oso hedatua dago.