1 emaitza eraikuntza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau64 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:Merkat | 1993-02-25 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:04 |
eraikuntza, -gintza; etxagintzarako gaiak, eraikuntzarako materialak
- [E115]: ez ahal da eraikuntza 'edificación'. Ohar bat ipini liteke horretaz.AU: "Eraikuntza hitzaren inguruan, bereizi behar da, alde batetik, eraikina bera, eta, bestetik, eraikina egiteko prozesua. Beraz, bi adiera eman beharko lirateke: bata, eraikina; eta, bigarrena, eraikitzeko prozesua".
- [E116]: : "adierak (ongi) ematea, euskara-euskara hiztegia lantzean egin dezakegu. Egia da eraikunta bi esanahi horiekin erabiltzen dela: hitz berria da (1977) eta, berez, badirudi "kuntza" horrek prozesuarekin duela zerikusia, ez objektuarekin: "irakaskuntza" ez da irakasteko etxea. Baina egia da bietara erabiltzen dela, esan bezala: kale horretako eraikuntzak ederrak dira. Hau da, zerbait eraikitzeko prozesu bezala, edo eraikin bezala. Hala ere, hori bedeinkatu behar dugu? Uste dut Euskaltzaindiak hemendik jo beharko lukeela, : "eraikin iz. 'eraiki dena (adib. etxea edo jauregia)'" / "eraikuntza iz. 'eraikitzea'". Besterik esaten ez badugu, lehentasunak markatzen ditugu, baina ez dugu deusik ere kondenatzen. Nik proposamen hori egingo nuke".
- Erabakia: EArau (1996-11-29): ez da onartu.Erabakia (2007-10-26): "eraikin iz. 'eraiki dena (adib. etxea edo jauregia)'; eraikuntza iz. 'eraikitzea'".