ere
1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere. || Egia ere da bazela orduan orain ez den beste lanbiderik. 2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta... ere; + ezta1; ez eta... ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan. 3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin.
4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren partizipio burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. 5 Nahiz (eta), arren. (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut.
8 (Indargarri gisa, izenondoen, adizlagunen edo zenbatzaileen eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Zelan?, hemen gauzak ez dabiltza ondo ere. Elkarri begira geratu ziren neskak, ustekabean harrapatuta, eta ez da harritzekoa ere. Pozik gaude hori entzuteaz, jakina, baina, egia esateko, ez digu asko ere ardura. Ez dugu asko ere nahi. Argi zegoen hark ez zuela horri buruz gehiegi ere hitz egin nahi. Lar ere bazakizkiat nik estudianteen kontuak. || (hain, oso eta kidekoekin). Falta zaion zatia hain handia ere ez da. Oso ondo ere ez nekien zerk ematen zidan mina.
9 (Harridurazko zenbait esalditan; gehienetan esaldiaren osagairen baten elipsiarekin). —Nahigaberen bat eman al dizugu? —Ez, andrea; esatea ere! Zer zozokeria!, horrelako galdera egitea ere! Hemen da bera; azkenean ere!