ernatu, erna, ernatzen
1 da/du ad. Iratzarri; erne jarri, kilikatu. Erna hadi, nafar, euskaldun, erna gaurko lozorro horretatik. Zainak ernatu zaizkit. Zaldia apur bat ernatu baitzaigu, ez gaude luzaz herrira heldu gabe. Alferra ernatzen dute ezten eta ziriez. Bere eginbideak egitera erna dadin. Gure grinak beti erna daitezke. Egun batez, Demostenes, emazte haren aldetik igarotzen zela, kilikatu zen, ernatu zen. Zeren gure haragia, lehen geldi zegoena, beste haragiagana hurbiltzeaz pizten da, ernatzen da, indarrean sartzen da. Maitasun berorik ere ez zaio ernatzen. Sorterrira itzultzeko gogoa ernatu zaio.
2 da ad. Hozitu. Ik. erne1. Hazi hori laster ernatzen da.