erne1, erne, ernetzen
1 da ad. Haziez mintzatuz, ernamuina hazten hasi; landareez mintzatuz, lurretik ateratzen eta hazten hasi. Ik. hozitu; ernatu 2; ernamuindu. Hazia, erein ondoan, estali behar da erne dadin. Bere soroan erne da erein zuen artoa. Landare erne berria. 2 da ad. Ideiez, pentsamenduez eta kidekoez mintzatuz, sortu. Haren hitz santua gure bihotzetan erne dadin. Erneko ahal dira euskaraz irakurgai gozo eta mardulak! Zein burutan erne da izadiaren ideia gidari hori?