eroriko
1 iz. Zerbait edo norbait, pisuak eraginik edo oreka edo euskarria galduz, erortzea. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Eroriko bat hartuta, zangoak elbarrituta zeuzkan. Zoritxarreko erorikoa izan zuen eta, horren ondorioz, heste guztiak atera zitzaizkion sabelpetik.
2 iz. Zerbaiten gainbehera edo hondamendia. Urrutiko arrantzaren erorikoarekin. Inperioaren sortzea, goraldia eta erorikoa.
3 iz. Egoera oker edo gaizto batean erortzea. Adamen erorikoa.